Gizartea -

Sua

17 pertsona etxetik irtenarazi dituzte Donostian, erdigunean sute bat piztu da eta

Erre den San Martzial kaleko pisu hori hutsik zegoen, eta sua hasi den unean langile batzuk garbiketa lanetan ari ziren. Inor ez da zauritu, ke-lainotza sortu arren. Donostiako Udalak 10 familiari emango die ostatu hiriko hotel batean, 17 pertsonari guztira.

Donostiako sutea. Argazkia: EITB
Donostiako sutea. Argazkia: EITB

Sutea Donostiako San Martzial kaleko etxebizitza batean

0:44

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako erdiguneko etxebizitza batean gaur arratsaldean piztu den sua amatatzeko lanetan daude oraindik Donostiako suhiltzaileak. Bien bitartean, eraikineko 17 bizilagunak irtenarazi eta hotel batean eman diete ostatu.

Abisua jaso bezain pronto bertaratu dira udaltzainak eta bi anbulatzia. Zorionez, ez da inor zauritu

Sua San Martzial kaleko eraikin bateko azken solairuan piztu da, eta laster ke-laino handia sortu da. 

Etxebizitza hutsik zegoen une horretan, eta hainbat langile garbiketa-lanak egiten ari ziren, barruan tresna asko baitzeuden gordeta, "batez ere zaborra", langileetako batek azaldu duenez.

Udaltzainek babes-hesi bat ezarri dute kaltetu den eraikinaren inguruan, suhiltzaileek segurtasunez lan egin ahal zezaten, batez ere jende ugari gerturatu delako ingurura, sua bertatik bertara ikustera. 

Gainera, Udaltzaingoak San Martzial kalearekiko perpendikularra den Etxaide kalea itxi du. 

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua hiriko erdiguneko hotel batekin harremanetan jarri da dagoeneko, sutean kaltetutako eraikineko bizilagunen batek ostatu hartzeko behin-behineko tokirik beharko balu ere. Izan ere, eraikineko bizilagun guztiak etxetik atera dituzte. Udal teknikariak ere bildu dira horiekin. Horrela, Donostiako Udalak 10 familiari emango die ostatu hiriko hotel batean, 17 pertsonari guztira.

Etxebizitza barruan pilatutako zaborra izan liteke Donostia erdiguneko sutearen eragilea
Etxebizitza barruan pilatutako zaborra izan liteke Donostia erdiguneko sutearen eragilea

Etxebizitza barruan pilatutako zaborra izan liteke Donostia erdiguneko sutearen eragilea

0:32
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak