Gizartea -
Txostena
22.800 pertsona aritzen dira Euskadin ikerketa eta garapenean
Euskadiko biztanleria aktiboaren % 2 baino gehiago.Emakumeen presentziak, ordea, txikia izaten jarraitzen du eta ozta iristen da % 35era.
EITB Media
Ia 23.000 pertsonak lan egiten dute Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketaren arloan. 2023an, Euskadik 162 milioi euro lortu zituen Europatik ikerketarako. Azken 20 urteotan 1.808 milioi euro inbertitu ditu.
Juan Ignacio Perez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Zientzia Euskadin 2024 txostenaren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean CIC nanoGUNE-ko egoitzan. Berarekin batera izan dira Amaia Esquisabel Ikerkuntza Zuzendaria, Sara Urionabarrenetxea, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaria eta Fernando Cossío Ikerbasqueko Zuzendari Zientifikoa.
Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, 2022a izan da Euskadin I+Gn gehien inbertitu den urtea, eta historian lehen aldiz 1.800 milioi eurora hurbildu da. Aurreko urtearekin alderatuta, % 9ko igoera izan du. Euskadi da BPGren portzentaje gisa I+G jardueretan gehien inbertitzen duen Estatuko autonomia erkidegoa, BPGren % 2,2 baino altuagoa alegia.
Perez Iglesias sailburuak aurkezpenean adierazi duenez, 22.800 pertsona baino gehiago aritu dira ikerketa lanetan Euskadin, hau da, aurreko urtean baino % 3 gehiago. Euskadiko biztanleria aktiboaren % 2 baino gehiago I+G jarduerara dedikatzen dira, hau da, Euskadiko 100 langileetatik 2 pertsona ikertzera dedikatzen dira. Ehuneko honek, Euskadi Estatuan autonomia-erkidegoa liderra dela erakusten du. Emakumeen presentziak, ordea, txikia izaten jarraitzen du eta ozta iristen da % 35era.
Azken hilabeteetan ikerketa-lanek izan duten oihartzuna ere nabarmendu du sailburuak. 2023. urtean Euskadik 8.000 argitalpen zientifiko baino gehiago izan zituen, orain bost urte baino % 25 gehiago.
Sektorekako ekoizpenari dagokionez, Euskadiko zientzia-ekoizpen osoaren % 65 euskal unibertsitateei dagokie