Gizartea -

Ordenantza

Abian da Donostian Isuri Gutxiko Eremuaren lehen laneguna

Hasiera batean, arau-hausleei ez zaie isunik ipiniko, martxora arte. Gainera, ez da beharrezkoa izango ibilgailuetan ingurumen-bereizgarria jartzea; izan ere, eremurako sarreretan jarritako kamerek matrikulak kontrolatuko dituzte eta automatikoki egiaztatuko dute ingurumen-etiketa.

Isuri Gutxiko Eremua.
Isuri Gutxiko Eremua.
Emisio Gutxiko Eremua onartu da Donostian. Hauek dira erdiguneko trafikoari ezarritako mugak.

0:00

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Isuri Gutxiko Eremuak (IGE) gaur izango du lehen laneguna, joan den larunbatean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero indarrean sartu ostean. Hala ere, urtarrilera arte atzeratuko da horren aplikazioa, orduan hasiko baitira martxan inguruko kontrol kamerak, Donostiako Udalaren arabera.

Lehenengo hiru hilabeteak herritarrak egokitzeko eta informatzeko izango dira. Hala, araudia betetzen ez duten gidariek informazio-jakinarazpen bat jasoko dute, baina ez dute isunik ordaindu beharko.

Aldiz, martxotik aurrera, Udala ordenantza betetzen ez duten ibilgailuak zigortzen hasiko da.

Isuri Gutxiko Eremua aplikatzeko lehen fasean, 2025etik 2027ra bitartean, ezingo dira erdigunera sartu ingurumen-etiketarik gabeko ibilgailuak, zuzeneko baimena duten salbuespenezko kasuetan izan ezik, hala nola inguruan erroldatutako bizilagunak.

Beste kasu batzuetan, baimen berezia dutenak ere sartu ahal izango dira, aldi baterako edo modu iraunkorrean.

2028tik aurrera ezingo dira IGEra sartu ingurumen-etiketarik ez duten ibilgailuak, ezta B etiketa dutenak ere, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

Ez da beharrezkoa izango ibilgailuetan ingurumen-bereizgarria jartzea; izan ere, kamerek matrikula kontrolatuko dute eta automatikoki egiaztatuko dute ingurumen-etiketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kutsadura