Gizartea -

ELURRA

Bernedo eta Herrera mendateak itxita, elurragatik

Nafarroan, Belaguako aterperako errepidea itxi dute, baita Larraineko mendaterako bidea eta NA-2012 (Otsagabia-Irati) errepidea ere.

Herrerako mendatea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Izaskun Vallejo
Herrerako mendatea, artxiboko irudi batean
Herrerako mendatea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Izaskun Vallejo

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Euskal Herrian botatako elurrak arazoak eragin ditu euskal errepideetan.

Araban, Bernedo eta Herrerako mendateak itxi egin dituzte elurragatik, eta kateak behar dira Urduñan (Araba) eta Zaldiaranen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak arretaz gidatzeko eskatzen du Gasteizko mendatean, Azazetan eta Opakuan, Araban, eta Azkaraten, Etzegaraten, Mandubian, Otsarten eta Urton, Gipuzkoan.

Nafarroan, berriz, Belaguako aterperako NA-137 errepidea itxi dute, 47. kilometrotik aurrera, baita Larraineko mendaterako bidea ere, 6. kilometrotik aurrera, eta NA-2012 (Otsagabia-Irati) errepidea, 7. kilometrotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Denboraleak albisteak Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak