Gizartea -

Gabonak

Mikel Erentxunek, kirolari olinpikoek eta 300 droneko ikuskizunak emango diete hasiera Donostiako Gabonei

Azaroaren 29an egingo dute ekitaldia Alderdi Ederren. Era berean, egun horretan irekiko ditu ateak Gabonetako merkatuak.

Donostiako Gabonetako argien artxiboko irudia.
Donostiako Gabonetako argien artxiboko irudia.
Donostiako Gabonetako argien artxiboko irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 29an hasiko dira Gabonak Donostian. Mikel Erentxunen musika-emanaldiaz, argiak pizteko ekitaldiaz eta Kontxako badiaren gainean 300 drone erabilita egingo duten ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Urtarrilaren 6ra arte ospatuko dituzte.

Ekitaldia 18:30ean hasiko da, Mikel Erentxunen emanaldiarekin. Erentxunek 'Navidad' disko berriko zenbait lan abestuko ditu. Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut kirolariek piztuko dituzte argiak. Aurtengo Parisko Olinpiar Jokoetan eta Paralinpiar Jokoetan parte hartu dute guztiek.

Horrez gain, euririk eta haize zakarrik egiten ez badu, droneen ikuskizun bat ere egongo da. 300 drone izango dira Kontxako badiaren zerua argiztatzen, eta Donostian egingo den horrelako lehen ikuskizuna izango da.

Egun berean, Gabonetako merkatua irekiko da. Aurten 65 etxola izango ditu eta Urumearen bi ertzetan egongo da.

Aurtengo berrikuntzen artean, 20 metroko argi-izeiaren kokapen berria udaletxearen aurrean, Victoria Eugenian argizko dekorazio berritua eta 32 metroko noriaren ondoan dagoen etxola berria nabarmendu daitezke. Horrez gain, arrapala leraz edo trenaz gozatzeko aukera ere izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak