Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan

Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa aktibatu du, eta ustezko erasotzaile matxistari kiroldegian sartzea debekatu dio. Tolosako mugimendu feministak bilkura deitu du arratsalderako Triangulo plazan, 18:30ean.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Emakume batek herriko kiroldegian jasandako sexu-erasoa gaitzesteko bilkura egin dute Tolosan

0:33

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek salatu du gizon batek sexu erasoa egin diola Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan entrenatzen ari zela, Tolosako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Salaketaren berri izan eta berehala, Udalak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko protokoloa jarri du martxan, eta udalean eskura dituen baliabide guztiak eskaini dizkio emakumeari. Gainera, berehalako neurri gisa, kiroldegirako sarbidea debekatu dio gizonari

Tolosako mugimendu feministak eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko, 18:30ean, Triangulo plaza, eta Udalak bat egin du deialdiarekin. 

Tolosako Udalaren arabera, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa eguneratzeko lanean daude, azken urteetako legedi aldaketak jaso ditzan. Bestalde, kiroldegiko araudia eguneratzeko lanketa ere abiatuko du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Tolosa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Kiroldegiak