Gizartea -

Bizkaia

Amatatu dute Nervacero enpresan bart piztutako sutea, Trapagaranen

Suhiltzaileak bertan daude txatarra pila freskatzen. Garrak atzo gauean piztu ziren hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Ez zen inor zauritu baina kalte materialak handiak dira. Lehen aldiz, suteak itzaltzeko robota erabili dute.

Colossus robota, itzaltze lanetan. Argazkia: @BomberosBizkaia
Colossus robota, itzaltze lanetan.
Hainbat ordu behar izan dituzte Nervacero enpresan piztutako sutea itzaltzeko

0:31

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko suhiltzaileek goizaldean, 04:00ak aldera, itzali dute Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresako txatar pila batean bart piztutako sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea atzo gauean, 20:15 aldera, hasi zen sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Garrak piztu baino lehen bi leherketa izan ziren. Eremuan ez zegoen langilerik, eta beraz, ez da inor zauritu, eta ez dute beharginik erreskatatu behar izan. Kalte materialak, berriz, handiak dira. 

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lehen aldiz, "Colossus" robota erabili dute. Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi erosi du, sute zailenetan itzaltze lanetan laguntzeko. 

Behin garrak amatatuta, suhiltzaileak bertan geratu dira azpiegitura freskatzen. 

Pilatutako ke handia tarteko, inguruko udalerrietako bizilagunei, batez ere Portugaletekoei eta Sestaokoei, leihoak eta ateak ixtea gomendatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete albisteak Sestao Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Trapagaran Albisteak Enpresaburuak Suhiltzaileak