Gizartea -
TRAFIKOA
Zabalik da Zarautz eta Getaria arteko errepidea, atzoko luiziak eragindako kalteak konpondu ondoren
Bi noranzkoetan itxi zuten errepidea, eta Meagatik bideratu zuten trafikoa. Behin bidea garbituta, ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da.
EITB Media
Zabaldu dute N-634 errepidea Zarautz eta Getaria artean, atzo arratsaldean izandako luiziak eragindako kalteak konpondu ondoren.
Bi noranzkoetan itxi zuten errepidea, eta Meagatik bideratu zuten trafikoa. Behin bidea garbituta eta kalteak konponduta, gaur eguerdian atzera berriz bere onera etorri da ibilgailuen joan-etorria tarte horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea