Gizartea -
Gipuzkoa
A-15 autobia itxita egongo da asteburuan Oindolar eta Gorosmendi tuneletako obrengatik
Bi noranzkoetan itxiko dute autobia, ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
A-15 autobia itxita egongo da asteburuan, Gipuzkoan, Oindolar eta Gorosmendi tuneletako obrak tarteko.
Bi noranzkoetan itxiko dute autobia, ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00ak arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute autobia, eta Iruñerako noranzkoan, Sorabillan (Andoain).
Era berean, ibilgailu astunak ezingo dira Tolosa eta Lekunberri arteko GI-2130 errepidetik ibili. Hortaz, N-1 errepidea hartu beharko dute.
Obrak direla eta, bypassa jarriko dute bi igarobideen artean 2025eko udaberrira arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea