Gizartea -

INDAKERIA MATXISTA

Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona

Jai eremuan izan ziren erasoak, eta barraketako langilea da atxilotutako gizona. Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotzita.

Uharten egindako elkarretaratzea
Uharten egindako elkarretaratzea
Ehunka lagun bildu dira Uharten, asteburuko sexu-erasoak salatzeko

1:00

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aoizko Auzitegiak behin-behinean, fidantzarik gabe eta komunikatuta espetxera bidali du joan den larunbatean adin txikikoei sexu-erasoak egitea egotzita atxilotutako gizonezkoa.

Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotizita, eta ez da baztertzen ikerketak aurrera egin ahala biktima gehiago agertzea. 

Joan den larunbatean, irailaren 21ean, izan ziren salatutako erasoak, Uharteko jai eremuan. Barraketako langile bat da ustezko erasotzailea, eta salaketen arabera, 11 eta 15 urteko neskei ukituak egin zizkien ipurmasailetan, hanketan eta bularretan. Atrakzio batetik kanpora ateratzea ere eragotzi zien, atea blokeatuz.

Epaileak iritzi dio salatzaileek (nesken gurasoek) emandako azalpenak "oso koherenteak" direla.

Bere aldetik, Fiskaltzak eskatu du atxilotua behin-behinean espetxean sartzeko, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta, eta akusazio popularrak bat egin du eskariarekin.

Atxilotuaren abokatuak, berriz, aurka agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Uharte Matxismoa Sexu erasoak