Gizartea -
Indarkeria matxista
35 urteko gizon bat espetxeratu dute, abuztuan Sopelan izandako sexu-eraso bat leporatuta
Gizona astelehenean atxilotu zuten, eta astearte goizean epailearen esku utzi ondoren, Basauriko espetxera eraman dute.
Agentziak | EITB Media
Epaileak 35 urteko gizon bat espetxeratzeko agindua eman du, abuztuaren 28an Sopelan (Bizkaia) izandako sexu-eraso baten erantzule izatea egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizona astelehenean atxilotu zuten eta, astearte goizean epailearen esku utzi ondoren, Basauriko espetxera eraman dute, iturriek zehaztu dutenez.
Ertzaintzak irailaren 12an jakin zuen emakume gazte batek 35 urteko gizon baten sexu-erasoa jasan zuela, Sopelan.
Ikerketa ireki ondoren, ertzainek gertakarien ustezko egilea atxilotu zuten, eta Getxoko ertzain-etxera eraman zuten.
Polizia-eginbideak amaituta, atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta epaileak Basauriko kartzelan sartzeko agindua eman du.