Gizartea -
eguraldia
Asteazken goibela eta euritsua izango da, 20 graduko tenperatura maximoekin
Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euria ia denean egin dezake. Hala ere, beste egun batez, euria ugariagoa izango da ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.
eitb media
Eguraldi euritsuak eta ekaitzek ez dute etenik izango, ostiralera arte behintzat.
Aldaketa handirik gabe jarraituko dugu asteazkenean. Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euria ia denean egin dezake. Hala ere, beste egun batez, euria ugariagoa izango da ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.
Ostegunean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Hodeiak nagusituko dira zeruan, ostarteren bat ager daitekeen arren. Zaparradak egingo ditu, gehienbat Kantauri isurialdean; hegoaldean euria askoz urriagoa izango da. Gauean, hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada mardulagoak botako ditu, batez ere ipar-mendebaldean. Ipar-haizeak ahultzera egingo du. Tenperaturan aldaketa handirik ez, baina jaisteko joera izango du.
Ostiralean, euria egiten jarraituko du, nahiz eta tenperaturak gora egingo duen, eta larunbatean ateriago eutsiko dio eta eguzkia ere ikusiko da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.