Gizartea -

EZBEHARRA MENDIAN

Oiartzun eta Lezo, mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain

Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.

Mont Blanc mendia, artxiboko irudi baatean
Mont Blanc mendia, artxiboko irudi baatean
Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

0:27

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lezo eta Oiartzun herriak mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain daude. Atzo arratsaldean heldu ziren senideak Mont Blancera, bai asteazkenean mendian izandako istripuan hildako mendizaleenak, baita zauritutakoarenak ere.  

Hildako mendizaleak eskualde berekoak ziren. Mikel Etxezarraga, jaiotzez usurbildarra, Lezoko Altamira auzoan bizi zen, eta Markel Galdos oiartzuarrak Lezoko kiroldegian egiten zuen lan sorosle. Biak oso ezagunak ziren inguruan. Oiartzuarra da Soka-taldeko hirugarren kidea ere, lagunak amiltzen ikusi eta abisua eman zuena.

Senideak atzo, osteguna, iritsi ziren Chamonix-Mont Blancera. Savoia Garaia departamenduan dago, Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdean, eta mendizaleen gorpuak aberriratzeko izapideak bete beharko dituzte bertan.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, kasu hauetan gertatzen den bezala, "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura jarri da, eskatzen zaionean eta erabilgarria izan daitekeenean laguntzeko".

Ildo horretan, "lehen unetik senideekin harremanetan" dagoela esan du, beharko lituzketen kontaktuak egiten eta izapideak bideratzen laguntzeko.

Bestalde, Kanpo Arazoetarako Ministerioak laguntza eskaini die hildako mendizaleen familiei. Ministeriotik azaldu dutenaren arabera, Espainiak Lyonen duen kontsulak gertatutakoaren berri du, eta "Frantziako agintariekin eta biktimen familiekin harremanetan dago behar izanez gero laguntza eskaintzeko".

Atzo oharra argitaratu zuen Oiartzungo Udalak. Horren arabera, Udala hildako eta zauritutako oiartzuarren familiekin harremanetan jarri zen atzo, herri bezala, "elkartasuna adierazi eta laguntza eskaintzeko". Aldi berean, beraien intimitatea errespetatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Frantzia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Oiartzun albisteak Eguneko albisteak Lezo azken ordukoa Erreskateak mendian