Gizartea -

ASTE NAGUSIA 2024

Pirotecnia Valencianak irabazi du berriz ere Donostiako Su Artifizialen Lehiaketaren Urrezko Maskorra

Ostegunean eskaini zuen irabazleak bere ikuskizuna. Zilarrezko Maskorra Madrilgo Vulcano Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezkoa Erresuma Batuko Illusion Fireworksek eskuratu du. Super Amara Gazte Epaimahaiaren Saria ere Illusion Fireworksek irabazi du.

Pirotecnia Valencianak ostegunean emandako ikuskizunaren une bat. Argazkia: EFE
Pirotecnia Valencianak ostegunean emandako ikuskizunaren une bat. Argazkia: EFE
Pirotecnia Valencianak ostegunean emandako ikuskizunaren une bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren urtez jarraian, Pirotecnia Valencianak eskuratu du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren Urrezko Maskorra. Ostegunean eskaini zuen bere ikuskizuna, eta EITB Nahieran atarian ikus daiteke oraindik.

Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 59. edizio honetako bigarren saria, Zilarrezko Maskorra, Madrilgo Vulcano pirotekniarentzat izan da, eta hirugarrena, brontzezkoa, Illusion Fireworksek (Erresuma Batua) lortu du. Super Amara Gazte Epaimahaiaren Saria ere Illusion Fireworksek irabazi du.

Lehiaketara aurkeztutako bilduma guztien "maila altua" nabarmendu du Epaimahai Ofizialak, baita "piroteknian egiteko modu ezberdinak" erakutsi dituztela ere.

"Valentziar gaztelu tradizionalarena da egitura, baina edukiak oso desberdinak dira, piroteknia etxe bakoitzeko argiak, soinua, koloreak eta berezko efektuak oso ezberdinak baitira", zehaztu du Udalak oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Zozketak Donostiako Aste Nagusia Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak