Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
650.000 lagunek ikusi dituzte su artifizialak aste osoan zehar eta 66.000 pertsona joan dira Sagueseko kontzertuetara: 15.000 Dani Ocean ikustera, 12.000 ETS-ra eta 10.000 El Drogasera.
Valenciana piroteknia-enpresak Donostiako Aste Nagusiko Su Artifizialen Nazioarteko 58. Lehiaketako lehen saria eskuratu du larunbat honetan. Izan ere, valentziarrek abuztuaren 17an eskainitako ikuskizuna izan da epaimahaiak gehien baloratu duena.
Iban Garcia influencer-a Donostiako kaleetan zehar ibili da maitasunari buruz galdezka, eta erabat aztoratu ditu aurrez aurre topatu dituenak. Ikus ezazu bideoa!
Donostiako Aste Nagusiko programan bada antzerkia ere. Gaur hasi eta igande bitartera euskal antzerkia izango dugu Antzoki Zaharrean. Ia hiru hamarkadaz antzeztu den obra bat gainera, aktualitate izpirik ere galdu ez duena: "Baginaren bakarrizketak".
Eguerdiko 13:00etatik 14:30era bitartean saioa eskaintzen dute Kursaaleko Food Truck gunean. Ez da gaueko giroa, baina musikari abiadura eman eta abesti potenteak nahastuz lortzen dute giroa.
Horrez gain, Donostiako 58. Nazioarteko Su Artifizialen lehiaketako emanaldian, Lorea Intxausti eta Miren Arrieta aktore donostiarrak izango dira gonbidatu nagusiak.
Eneko Goia Donostiako alkateak Donostiako Aste Nagusiaren balantze "bikaina" egin du jaien erdialdean, eta "orain arte bezala, errespetuz eta alaitasunez gozatzen jarraitzeko" eskatu die herritarrei. Ikus ezazu elkarrizketa!
Osakidetzak 100 milioi euro inguru inbertituko ditu Donostiako osasun hirian bi instalazio berri eraikitzeko: protoien erradioterapia zentroa (Protonterapia) eta Donostia Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berria.
Eneko Goia Donostiako alkateak Donostiako Aste Nagusiaren balantze "bikaina" egin du jaien erdialdean, eta "orain arte bezala, errespetuz eta alaitasunez gozatzen jarraitzeko" eskatu die herritarrei. Gainera, Aste Nagusia eraso matxistarik gabe amaitzea espero du.
Izozkia da, zalantza barik, Donostiako Aste Nagusiko protagonistetako bat. Eguneroko ohitura da izozkia jatea? Kukurutxodunak jaten ditugu edo terrinatik koilararekin? Zaporeen artean zein da maitatuena? Ikus ezazu!
Donostiako Itzurun Konpartsak egunero du hitzordua Donostiako kaleetan herritarrekin. Zortzi ibilbide desberdin dituzte Aste Nagusian eta jarraitzaileak ere atzetik egunero. Lekualdatze batean izan da Euskadi Irratia, eta Iñigo Arzallus konpartsakidearekin aritu gara hizketan.
Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak eskainiko dituzte zuzen-zuzenean. Gainera, asteazkenean, Ainhoa Etxebarria eta Intza Alkain aktoreak hartuko dituzte solaskide nagusi.
Ohiturak agindu bezala, gauerdiko hamabiak jotzearekin batera, Festara kantu ezagunarekin eman dio hasiera Gaztelubideko koruak Andre Mari egunari. Aurten ere, jendetza bildu da elkarte aurrean, emanaldiaz gozatzeko.
Ama Birjinaren eguna izanik, gaurkoa egun handia da Donostian: Paseo berriko igerialdia, zaldi lasterketan urrezko kopa eta Saguesen "el Drogas"en emanaldia izango dira. Goizean, kirol eskaintza zabala izan da haur zein helduentzat.
Aste Nagusiko hirugarren eguneko su artifizialak hasi baino minutu batzuk lehenago Kontxako badia argitu zuten tximistek, irudi ikusgarriak utziz. Bideoa: Mikel Gasca.
Milaka pertsonak hartu dute parte Donostiako Aste Nagusiko ekitaldi koloretsuenean. Abordatzea 2003an sortu zuen Donostiako Piratak kolektiboak eta, harrezkero, Aste Nagusiko ekitaldi jendetsunetakoa eta koloretsuenetakoa bihurtu da. Horregatik, egitarau ofizialaren parte da egun.
Donostiako Aste Nagusiko programan aurkitu daiteken harri bitxia da Aquariumeko Itsas Film Festibala. Gaur hasi eta larunbata bitartean eguerdian itsasoa gai dituzten hainbat pelikula ikusi ahal izango dira.
Aspace garun-urritasuna duten pertsonen familien elkarteko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideak izan dira protagonista. Onintza Mokoroak kanoi handia piztu du zortzi jaiegun eta gustu eta adin guztietarako 312 jarduera abiarazteko. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
Kanoikada inklusibo eta koral batek piztu ditu Donostiako Aste Nagusiko jaiak. Su artifizialak eta kontzertuak izango dira, berriro ere, protagonista nagusiak.
Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatu du EITB Mediak, hastear dagoen Aste Nagusiari buruz galdetzeko, baita hiriko beste kontu batzuei buruz itauntzeko ere.
Jaien hasierako Artillero ekitaldia eta, gauero, su artifizialak eskainiko dira zuzenean. Gainera, "Lau Teilatu" saio berezia eta 46. Txistulari Kontzertu Nagusia izango dira ikusgai. Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere jaien egitaraua gertutik jarraituko dute.
Jaien hasierako Artillero ekitaldia eta, gauero, su artifizialak eskainiko dira zuzenean. Gainera, "Lau Teilatu" saio berezia eta 46. Txistulari Kontzertu Nagusia izango dira ikusgai. Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak ere jaien egitaraua gertutik jarraituko dute.
Horrez gain, Javi Sierrak gidatutako ETB2ko "Tupper Club" saioan, sukaldean aritzeko dituzten dohainak erakutsiko dituzte Asier Sanchez EITBko kazetariak, Gabriela Uriarte nutrizionista eta aurkezleak eta Tito Irazusta kirol-esatari ohiak.
Segurtasunaren Koordinazio Batzordeak bilera egin du gaur, Donostiako Aste Nagusirako prestatu duten planaren azken hari-muturrak lotzeko, sexu-erasoak eta bestelako delituak prebenitzea helburu.
Abuztuaren 14an, piraten ohiko abordatzea egingo da. Jaiak irauten duen bitartean hainbat kontzertu izango dira Flamenka gunean, besteak beste Mugan, Ibil Bedi, Olaia Intziarte, Nogen, Herenegun, Sua, Janus Lester, Esne Beltza, Delirium Tremens eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea.
Ziztadekin harremana duten bi salaketa formal erregistratu dira, hainbat kasu gehiago ikertu diren arren. Jaien zazpi egunetan zehar ez da sexu-eraso deliturik salatu.
Donostiako Udalaren balantzeak herritarren parte-hartze handia eta zerbitzuen "koordinazio bikaina" nabarmendu ditu. Meteorologiak markatutako jaiak izan dira, Alde negatibo gisa, eraso matxistak, eta mahai gainean, horiekin amaitzeko erronka.
Biharko balorazio ofizialaren atarian, lehen inpresioak plazaratu ditu alkateak. Sagueseko kontzertuetan eta su artifizialetan izan den jendetza nabarmendu ditu, besteak beste. Eraso sexistei dagokienez, bi ziztada salaketa daudela ere baieztatu du.
Gatibu, Zetak eta Izaroren kontzertuetan bildutako jendetza aipatu du Donostiako alkateak, besteak beste. Su artifizialak bertan behera geratu izanaz, berriz, "segurtasuna" lehenetsi behar dela gogorarazi du.