Gizartea -

polemika

"Norberak ezin du, nahieran, emakume ala gizon izatea aukeratu", Bilboko gotzainaren ustez

Begoñako basilikan ostegunean emandako predikuan esan duenez, gaur egungoa "garai bitxia" da, "gorputza existituko ez balitz bezala" jokatzen delako. "'Zu nahi duzuna izan zaitezke' esaten zaigu, baina badakigu ez dela horrela", erantsi du.

Segura, artxiboko irudi batean. EITB Media
Segura, artxiboko irudi batean.
Bilboko gotzainaren ustez, ''norberak ezin du, nahieran, emakume ala gizon izatea aukeratu''

1:56

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Segura Bilboko gotzainaren esanetan, "norberak ezin du bere nortasuna eraiki, gizon izan edo emakume izan, edo bitarteko edozein gauza edo bat ere ez, nahieran, jaio garen gorputzari erreferentzia egin barik". Andre Mariaren Jasokunde eguneko ospakizunetan Begoñako basilikan emandako homilian egin ditu adierazpenok, ostegunean, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, besteak beste, bertan zirela.

Seguraren hitzetan, gaur egun "garai bitxia" bizi dugu. "Gorputz ederraren kultua zabaltzen den bitartean, dieten, gimnasioen eta kirurgia plastikoen bitartez, aldi berean, zalantzan jartzen da gorputz horrek berak murrizketak eta mugak ezar diezazkiokeenik nahi duguna izateko gure borondateari", gaineratu du.

Horren ustez, "garrantzitsua da bereiztea pertsona batzuk beren gorputzarekiko atsekabea sentitzen dutela eta sufritzen dutela onartzea, eta, oso bestelakoa dena, gorputzak zer esanik ez duela dioen ideia inposatzen saiatzea".

"Izateko askatasun bat aldarrikatzen da ezer frogatu edo justifikatu behar ez duena, desira hutsa errealitatea sortzeko gai balitz bezala", erantsi du. "'Zu nahi duzuna izan zaitezke' esaten zaigu, baina badakigu ez dela horrela; izan ere, hala balitz, Athleticeko izarren harrobia, gizonezkoena eta emakumezkoena, ez litzateke inoiz egongo hautagaien faltan", esan du adibide gisa.

Seguraren aburuz, "tamalez, denok ez dugu futbolean jokatzeko balio, ez gara domina olinpikoak irabazteko gai, ez dugu arrainek bezala igeri egiten, ez dugu hegaztiek bezala hegan egiten, eta ez gara dagoeneko garena baino askoz ederragoak izango".

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bilboko gotzainaren adierazpen "transfoboak" salatu ditu

Iratxe Uriarte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak salatu egin ditu Bilboko gotzainak genero nortasunari buruz esandakoak. Kontseiluko presidentearen iritziz, Seguraren mezua urrun dago elkar maitatzea agintzen duen doktrina katolikotik.

Bilboko gotzainaren adierazpen "transfobo" horiek "EAEn eta Espainiako Estatuan dagoen olatu erreakzionario hori" bultzatzen dutela erantsi du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "gorrotozko diskurtsoak" baztertu ditu.

Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek
Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek
Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek

1:20
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI Eliza Katolikoa