Gizartea -

Trafikoa

Hiru pertsona zauritu dira Zornotzan, bi kamioik istripu larria izan ostean

Zaurituetako bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena, berriz, Galdakaoko ospitalera. Hainbat orduz errepidea itxi dute eta, bien bitartean, AP-8 autobidetik bideratu dute trafikoa.

Istripua Zornotzan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Istripua Zornotzan
Hiru zauritu Zornotzan, bi kamioik N-634 errepidean talka egin ostean

0:28

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioiren arteko istripu larria gertatu da astelehen eguerdian N-634 errepidean, Zornotza parean, eta ondorioz errepidea guztiz itxi behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hiru pertsona zauritu dira. Horietako bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena, berriz, Gurutzetako Ospitalera.

Ezbeharra 12:40an gertatu da Euba auzoan, Bilbora bidean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dute.

Errepide mozketaren ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira. Bien bitartean, AP-8 autobidetik bideratu dute trafikoa. Ibilgailuak erretiratu eta bidea garbitu ostean, 18:30ak aldera errepidea zabaldu dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak 634 errepide nazionala Trafiko istripuen biktimak