Gizartea -

Trafikoa

Lezon emakume bat harrapatu eta hil zuen furgonetaren gidaria identifikatu dute

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen atzo ezbehar larriaren nondik norakoak argitzeko, eta bart topatu du ihes egin zuen furgoneta. Gaintxurizketako bizilagunek protesta egin dute, GI-636 errepide zati horren arriskua salatzeko.

Harrapaketa GI-636 errepidean izan zen, Lezo parean. Argazkia: EITB MEDIA
Harrapaketa GI-636 errepidean izan zen, Lezo parean. Argazkia: EITB MEDIA
Harrapaketa GI-636 errepidean izan zen, Lezo parean. Argazkia: EITB MEDIA

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GI-636 errepidean, Lezo parean (Gipuzkoa), emakume bat harrapatu eta hil zuen furgonetaren gidaria identifikatu du Ertzaintzak. Izan ere, ibilgailuak bere bidea jarraitu zuen harrapaketaren ostean, eta ordutik bila aritu dira agenteak. 

Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, abiatutako ikerketari esker, bart gauean topatu dute ezbeharrean nahastutako furgoneta, eta gidaria identifikatu. Bingen Zupiriak zuzentzen duen Sailak egunean zehar emango du auziaren inguruko informazio gehiago (gidariari zein delitu leporatzen zaion, besteak beste). 

Harrapaketa atzo goizean jazo zen, 10:15ean, Gaintxurizketatik gertu. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, furgoneta batek 60 urteko emakumea harrapatu zuen. Bertaratutako osasun langileak hura suspertzen saiatu baziren ere, bertan hil zen andrazkoa. 

Harrapaketan nahastutako ibilgailuaren gidariak ihes egin zuen, eta hura topatzeko lanetan izan da ordutik Ertzaintza. 

Ezbeharraren eraginez, Errenteriako noranzkoko erreia itxi zuten, eta kilometro bateko ilarak sortu ziren. Ertzaintzak GI-2638 errepidetik bideratu zuen zirkulazioa. 

Elkarretaratzea, errepidearen arriskuaz ohartarazteko

Hain justu, Gaintxurizketako bizilagunek protesta ekitaldia egin dute GI-636 errepideak gune horretan duen arriskua salatzeko.

Lezoko bizilagunek errepidea modu seguruan gurutzatzeko irtenbidea nahi dute, biktima gehiago egon ez dadin

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lezo Harrapatzeak Trafiko istripuen biktimak