Gizartea -

Indarkeria matxista

24 urteko gazte bat atxilotu dute Algortako jaietan izandako bi sexu-erasorekin zerikusia duelakoan

Algortako mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, jaietako 'puntu morean' salatutako sexu-erasoen aurka protesta egiteko.

Elkarretaratzea Algortan (Getxo, Bizkaia), gaur. Irudia: EITB
Elkarretaratzea Algortan (Getxo, Bizkaia), gaur. Irudia: EITB
Elkarretaratzea egin dute Algortan, jaietan izandako sexu-erasoen aurka protesta egiteko

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du bart Algortako (Getxo, Bizkaia) jaietan sexu-erasoengatik jarritako bi salaketarekin zerikusia duelakoan. Festak gaur amaituko dira.

24 urteko atxilotua epailearen esku jarri dute arratsaldeko lehen orduetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Algortako mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, jaietako 'puntu morean' salatutako sexu-erasoen aurka protesta egiteko.

Kolektibo horren arabera, jai-inguruneak oraindik ez dira emakumeentzako toki seguruak. "Baina gu edozein erasori erantzuteko prest gaude. Erasotzaile, aurrean izango gaituzu!", nabarmendu dute mobilizazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Getxo Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak