Ekonomia -
Lan-istripua
20 urteko gizon bat larri zauritu da Sartagudan, lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta
Bardalen izan da istripua, 11:00ak inguruan. Suhiltzaileek atera behar izan dute traktore azpitik, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Traumatismo torazikoa du, eta hanka hautsita, eta larri dago.
EITB Media
20 urteko gizon bat larri zauritu da ostiral honetan Sartagudan, lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta.
Ezbeharra 11:00ak jota zirenean gertatu da, Bardalen. Dirudienez, Sartagudako bizilaguna lanean ari zela, ibilgailua irauli egin da eta azpian harrapatu du. Osasun-langileak, Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek atera behar izan dute traktorearen azpitik, garabi baten laguntzaz ibilgailua altxatuta.
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, helikopteroz. Traumatismo torazikoa du, eta zango bat hautsita, eta larri dago.