Gizartea -

Trafikoa

Gidari bat atxilotu dute Erandion, homizidio saiakera leporatuta, autoarekin motozale bat harrapatzeagatik

Auto gidariak ertzainei aitortu zien motozalea nahita harrapatu zuela. Bestalde, zauritutako motozalea ospitalera eraman zuten.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu zuen asteartetik asteazkenerako goizaldean Erandion, bere autoarekin motozale bat harrapatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Auto gidariak nahita harrapatu zuela aitortu zien ertzainei, eta horregatik homizidio ahalegina leporatu diote.

Istripua asteazken gauerdian gertatu zen Erandioko errepide batean.

Auto bat eta moto bat elkarrengandik oso gertu gidatzen ari zirela ohartu ziren ertzainak, jarraitzen hasi, eta bihurgune baten ondoren hots handi bat entzun zuten. Hurbildu zirenean motozalea lurrean etzanda aurkitu zuten, eta, handik metro batzuetara, autoaren gidaria bere ibilgailuaren kanpoaldean.

Autoaren gidariak ertzainei aitortu zien motozalea nahita harrapatu zuela, eta, ondorioz, atxilotu egin zuten homizidio delitu saiakera leporatuta. Motozalea, berriz, ospitalera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Erandio albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trafiko istripuen biktimak