Gizartea -

EITB DATA

10 pertsonatik 4k ingelesez hitz egin dezakete Euskal Herrian, iparraldeko herrialdeetatik urrun

Hego Euskal Herriko datuak Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik daude. 27 Estatu kideak kontuan hartuta, europarren erdiak ingelesez hitz egin dezakete.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Irudia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herrian, herritarren erdiak baino zertxobait gutxiagok izan dezakete elkarrizketa bat ingelesez: % 42k Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 39k Nafarroan. Espainiako batez bestekoaren (% 38) oso antzekoa da kopurua.

Espainiako autonomia erkidegoei erreparatuta, argi geratzen da turismoak, hizkuntza hori jakitea eskatzen den sektoreak, ezagutza handitzea eragiten duela. Erkidego turistikoenak, Balearrak eta Katalunia, rankingaren buruan daude, Madrilen ondoren (nazioarteko ekitaldien egoitza eta hiriburua izatearen efektuagatik). Kanariak ere Espainiako batez bestekoaren gainetik dago.

Aldiz, komunitate zahartuenek eta jarduera ekonomiko txikiago dutenek ingelesaren ezagutza-datu okerragoak dituzte.

EITB Data

Hego Euskal Herriko datuak Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik daude. 27 Estatu kideak kontuan hartuta, europarren erdiak ingelesez hitz egin dezakete.

EITB Data

Herbehereetako, Suediako eta Danimarkako ia biztanle guztiak ingelesezko elkarrizketa arin eta lagunartekoa izateko gai dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra EAE gaur Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EITB Data