Gizartea -

Abisu meteorologikoa

Abisu horia ezarri dute arratsalderako, euriteengatik eta kazkabarragatik

Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta txingorra ere bota ditzake.

Lluvia ya granizo. Foto: EFE.
Lluvia ya granizo. Foto: EFE.
Lluvia ya granizo. Foto: EFE.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du arratsalderako, 15:00etatik 21:00etara, euriteengatik.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke barnealdean.Euskalmetek iragarri duenez, 15:00etatik aurrera zaparrada ertainak, handiak eta trumoitsuak espero dira barnealdean, baita txingorra ere (zentimetro 1).Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta kazkabarra bota ditzake Euskal Autonomia Erkidegoko edozein tokitan, baina batez ere ekialdean, Gipuzkoan.Ostiralean, aldiz, ezegonkortasuna amaituko da eta lehen orduetako hodeiek ostarteak utziko dituzte; hala ere, goizean euri txikia egin dezake ipar isurialdeko zenbait puntutan. Tenperatura maximoek gora egingo dute apur bat, eta haizeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Udaberria Ekaitzak Txingorra