Gizartea -
Bizkaia
Elkarte animalista batek salatu du Basauriko Udalak ez dituela jasotzen abandonatutako katuak
Toñi Esteban Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteko presidenteak salatu du Udalak ez dituela kaleko katuak biltzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteak salatu duenez, Basauriko Udalak (Bizkaia) ez du bere araudia betetzen, ez baititu jasotzen kalean abandonatuta edo galduta dauden katuak.
EFEri egindako adierazpenetan, Toñi Esteban Aprova elkarteko presidenteak esan du katuak jasotzeko zerbitzua ez dagoela kontratatuta (txakurrak jasotzekoa, berriz, bai), eta salatu duenez, Udalak ez ditu animalia horien ardura bere gain hartzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.
Elkarteko presidentearen hitzetan, herritar askok, katu bat zaurituta edo galduta aurkitzen dutenean, udaltzainei jakinarazten diete, baina Udaltzaingoak ez ditu jasotzen, eta ez dira harremanetan jartzen bilketa-enpresarekin, ez baitute zerbitzu hori kontratatuta.
Jokabide hori, Toñi Estebanen arabera, udal-ordenantzaren aurkakoa da, Udalak bere gain hartu behar baitu txakur eta katu abandonatuak zaintzeko ardura.