Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua jarri du ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetarako, irailera arte

Horrela, uztailaren 24an eta 30ean, baita abuztuaren 14an ere, metro zerbitzua egongo da gau osoan zehar, udako ostiral eta larunbat guztietan bezala.

Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE
Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE
Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua jarri du ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetarako. Etenik gabeko tren zerbitzu hau irailaren 30era arte egongo da indarrean. Maiztasunak metroaren webguneko "Hurrengo trenak" atalean kontsulta daitezke.

Horrela, uztailaren 24an eta 30ean, baita abuztuaren 14an ere, metro zerbitzua egongo da gau osoan zehar, udako ostiral eta larunbat guztietan bezala.

Udarekin batera, jaiak hastear dira Bizkaiko udalerrietan; kaleak alaitzeko eta ahalik eta bisitari gehien erakartzeko asmoz. Horretarako, garraio publikoa funtsezkoa da, joan-etorri gehienak bitarteko horiek erabiliz egiten baitira.

Euskotren

Testuinguru horretan, Euskotrenek ere gaueko zerbitzua eskainiko du Bilboko metroaren 3. linean. Ostiraletik larunbatera, trenak 15 minutuan behin ibiliko dira Kukullaga-Etxebarri eta Matiko geltokien artean, bi noranzkoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Garraio publikoa Uda