Gizartea -

Trafikoa

Urkiolako mendatea erabat itxi dute haurrak zeramatzan autobus batek su hartu ostean

BI623 errepideko 32. kilometroan izan da gertakaria. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da inor zauritu.

Autobusa, Urkiolako mendatean kiskalita. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Autobusa, Urkiolako mendatean kiskalita. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Ikasleak zeramatzan autobus bat kiskali du suak Urkiolako igoeran

0:34

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urkiolako mendatea erabat itxi dute ikasle adingabeak zeramatzan autobus batek su hartu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

10:00etan izan da gertakaria, BI623 errepideko 32. kilometroan, eta suhiltzaileak bertan daude oraindik lanean.

Ikasleak, berriz, jada eraman dituzte beste autobus batean, baina Segurtasun Sailak uste du errepidearen mozketak luze iraungo duela, garabi handia behar delako guztiz kiskalita geratu den autobusa bidetik kentzeko, eta bidea garbitu ere egin behar delako.

Iurretako suhiltzaileak lanean. Argazkia: Iurretako suhiltzaileak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Suteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Abadiño albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Urkiolako parke naturaleko mendiak Durangaldea gaur