Gizartea -
Gipuzkoa
Hilda aurkitu dute Zarautzen agertutako marrazoa, Getarian
Marrazoaren gorpua, lau metro inguruko emea, Realaren Urpeko Elkarteko kide batek aurkitu du.
I. G. | EITB MEDIA
Joan den igandean Zarauzko hondartzan agertu zen marrazo handia hilda aurkitu dute astearte honetan Getarian.
Marrazoaren gorpua, lau metro inguruko emea, kai-muturretik gertu aurkitu du Realaren Urpeko Elkarteko kide batek, Malkorbe hondartzaren parean.
Animalia honek 10 metroko luzera izan dezake, beraz, balea marrazoaren ondoren, munduko bigarren arrainik handiena da. Marrazoa arrantzan ari ziren pertsona batzuek ikusi zuten.
1:18
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea