Gizartea -

Bizkaia

Emakume batek eraso matxista bat salatu du Zornotzan

Bizkaiko udalerriko Udalak emakumeak larunbatean jasandako erasoa gaitzetsi du. Talde feministek horrelako ekintza matxistak gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaur.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotzako Udalak "erabateko arbuioa eta sumindura" adierazi ditu ostiral honetan, larunbatean Zornotzan emakume baten aurka gertatutako indarkeria matxistaren kasuaren harira.

Gaur zabaldutako adierazpen instituzional batean, Udalak "babes eta elkartasun guztia" helarazi die "erasotua izan den emakumeari eta bere inguruneari, baita bere eskubideak eta intimitatea babesteko errespetu osoa ere". Era berean, "behar duen guztian laguntzeko" izango dituela jakinarazi diote.

Udalaren esanetan, "denak ez du balio, indarkeria matxistak eta sexu bortxakeriak ez dute lekurik gure herrian. Amorebieta-Etxanok berdinazalea izan nahi du, emakumeak aske sentizten diren herria nahi dugu, eta ez du onartzen, ezta onartuko ere, inolako eraso sexistarik".

Udalbatzak, halaber, bere konpromisoa berretsi du "bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko".

Azkenik, Zornotzako talde feministek gaurko deitu duten elkarretaratzea babestu du, eta ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, "emakume guztien aurkako erasoak arbuiatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Zornotza Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa