Gizartea -
GARRAIO PUBLIKOA
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
EITB MEDIA
Irun eta Lezo-Errenteria arteko trenbidea itxita dago, Gaintxurizketako tunelean pitzadurak atzeman ondoren.
Renfek ohar bidez jakinarazi duenez, teknikariek ohiko ikuskapen batean ikusi zituzten arrakalak, eta, badaezpada, tren zirkulazioa etetea erabaki zuten. Arazo konpontzeko lanak martxan jarri dituztela esan du enpresak.
Bien bitartean, eta harik eta tarte horretan trenbidea zabaldu arte, Irunera heltzeko tren aldaketa egitea nahitaezkoa izango da; Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan.
Halaber, eguneko lehen eta azken orduetarako —ordu horietan ez dago topo zerbitzurik—, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.