Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.

Euria Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Euria Donostian, artxiboko irudi batean
Euria Donostian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

O. A. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldetik aurrera, mendebaldetik sartuko den fronte batek euri zaparrada mardulak eta tenperatura jaitsiera nabarmena ekarriko ditu Euskal Herrira, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Gaur, maiatzaren 1eko jaiegunaren bezpera, eguna eguzkitsu eta tenperatura epelekin hasi bada ere, orduek aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira eta iluntzean zaparradak botako ditu lurralde osoan, batez ere isurialde atlantikoan.

Maiatza euri kontuekin hasiko da. Asteazkenean, zerua lainotuta egongo da, batez ere goizean, eta euria modu iraunkorrean eta orokorrean egingo du; arratsaldetik aurrera, tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.

Ostegunean han-hemenka zaparradak bota ditzake, bereziki arratsaldean eta barnealdean. Goiza hotza izango da, baina tenperatura maximoek apur bat gora egingo dute bezperan galdutakoaren zati bat berreskuratuz.

Datozen egunetara begira, egunero euria egingo du ostiralera arte, nahiz eta zaparradak tartekatuagoak izango diren asteazkenetik aurrera. Asteburuari begira, tenperatura maximoek gora egin eta 20 graduren bueltan kokatuko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Iparraldea argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak