Gizartea -

GERTAKARIA

15 urteko txirrindulari bat zauritu da Gasteizen, auto batek harrapatuta

08:00ak inguruan izan da istripua, Zabalgana auzoan. Ibilgailuaren azpian harrapatuta geratu da gaztea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urteko txirrindulari bat zauritu da gaur goizean Gasteizen, auto batek harrapatuta. Antza, hainbat metrotan arrastaka eraman du ibilgailuak gaztea, eta azpian harrapatuta geratu da.

Gasteizeko Udalak jakitera eman duenez, 08:00ak inguruan izan da istripua, Zabalgana auzoko Mediterraneo etorbidean. Txagorritxuko Ospitalera eraman dute mutila. 

Suhiltzaileak bertaratu aurretik, udaltzainek lortu dute gaztea ibilgailuaren azpitik ateratzea.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko, ikerketa zabaldu du Udaltzaingoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gasteizko Udala Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak