Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

17 urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, iloba bati 30 urtez sexu-erasoak egiteagatik

Bi delitu jarraitu leporatzen dizkiote, sexu-erasoarena eta indarkeria erabilita lapurreta egitearena. Erasoen ondorioz, biktimak "trauma osteko estresaren nahasmendua eta depresio nahasmendua" ditu.

Arabako Lurralde Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Arabako Lurralde Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Arabako Lurralde Auzitegia, artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 30 urtez, Gasteizen, iloba bortxatzegatik eta kolpatzeagatik 17 urteko espetxe-zigorra ezarri dio gizonezko bati Arabako Lurralde Auzitegiak.  Sententziaren arabera, 1992an hasi ziren erasoak —neskak 12 urte zituenean—, eta 2020 urtera arte ez zuten etenik izan.

Bi delitu jarraitu leporatu dizkio epaileak, sexu-erasoarena eta indarkeria erabilita lapurreta egitearena. Kartzela-zigorra ez ezik, 20.000 euroko kalte-ordaina ere eman beharko dizkio biktimari, eta datozen 27 urteotan ezingo du harengana hurbildu, ezta harekin komunikatu ere.

1989an joan zen neska bere aiton-amonen etxera bizitzera, eta bertan bizi zen osaba ere. Handik bizpahiru urtera hasi ziren abusuak. Azken bortxaketa, ebazpenean jaso dutenez, 2020ko urrian izan zen.

Erasoon ondorioz, biktimak "trauma osteko estresaren nahasmendua eta depresio nahasmendua" dituela dio sententziak. 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Umeak