Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Berrezarri dute Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko metro zerbitzua

Arrazoi teknikoak direla eta, zerbitzua eten egin behar izan dute 17:20 aldera, eta ordubetera itzuli da egoera normaltasunera. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, atzerapenak izango dira sare osoan, gertatutakoaren ondorioz.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko metro zerbitzua etenda egon da ordubetez gaur arratsaldean, arazo teknikoak direla eta.

Metro Bilbaoren komunikazio departamentutik jakitera eman dutenez, 17:20 aldera, bertan behera geratu da Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko zerbitzua. 18:10 aldera berrezarri dute trenen zirkulazioa, baina ohartarazi dutenez, arazo teknikoak direla eta, atzerapen orokorrak izango dira sare osoan.

Metro Bilbaok barkamena eskatu die erabiltzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa gaur