Gizartea -

Metro Bilbao

Bilboko metroa normaltasunera itzuli da, arazo teknikoengatik atzerapen "txikiak" izan ondoren

Metro Bilbaotik adierazi dutenez, egun osoan zehar bidaiari asko espero dituzte gabarraren irteera dela eta.

Bilboko metroaren geltoki bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bilboko metroaren geltoki bat, artxiboko irudi batean
Bilboko metroaren geltoki bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metro zerbitzua bere onera itzuli da, gaur goizean sare osoan izandako arazo teknikoek eragindako atzerapen "txikiak" konponduta, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

Maiztasunak normaltasunera bueltatu badira ere, Metro Bilbaotik ohartarazi dute egunean zehar atzerapenak egon daitezkeela Athleticen ospakizunak eta gabarraren irteera tarteko bidaiari asko espero dituztelako. 

Hori dela eta, pazientzia eskatu die erabiltzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa