Gizartea -

Elkartasuna

Udan Saharatik eta Ukrainatik haurrak ekartzen dituzten elkarteek harrera-familiak behar dituzte

Txernobyl eta Oporrak Bakean elkarteek behar baino izen emate gutxiago izan dituzte aurtengo kanpainan. Bigarrenaren kasuan, behar dituzten 300 harrera familietatik erdia lortu dute soilik.

Ukrainako adingabeak, Euskal Herrian. Irudia: Txernobyl Elkartea
Ukrainako adingabeak, Euskal Herrian. Irudia: Txernobyl Elkartea
Ukrainako adingabeak, Euskal Herrian. Irudia: Txernobyl Elkartea

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan Saharatik eta Ukrainatik haurrak ekartzen dituzten elkarteek harrera-familiak behar dituzte. Elkarte biek behar baino izen emate gutxiago izan dituzte aurtengo kanpainan.

Txernobyl elkarteak jakinarazi duenez, geroz eta handiagoa da Errusiako Armadak udan Kiev erasotuko duenaren susmoa, eta horrek haurren egungo egoera zaildu dezake. Lide Alvarez Elkarteko kideak Euskadi Irratian azpimarratu du "kezkatuta eta oso egoera larrian daude".

Eskari horri erantzuteko harrera familiak behar dituzte, ez baita nahikoa aurten izen-eman duten bederatzi familia berriekin.

Ez da kasu isolatua Txernobyl elkartearena. Oporrak Bakean elkarteak ere, haur sahararren harrera programan izen-ematea amaitzear, behar dituzten 300 harrera familietatik erdia lortu dute soilik.

Eli Eizagirre Gipuzkoako arduradunak Euskadi Irratian adierazi duenez, pandemiaz geroztik geroz eta zailagoa da familiak lortzea. "Familien beharrak aldatu egin dira, eta zail egiten zaigu horrelako konpromiso bat hartzea", gaineratu du.

Beraz, harrera etxe gehiago lortzeko azken ahaleginean murgilduta daude elkarte biak, ahalik eta haur gehienek, gutxienez uda seguru eta osasuntsu bat bizi dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina albisteak Nafarroa EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Umeak GKEak Fronte Polisarioa albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa