Gizartea -
Turismoa
Euskadiko landetxeetako batez besteko okupazioa % 80koa izan da Aste Santuan
Lurraldeei erreparatuta, Gipuzkoak % 82ko okupazioa izan du. Egunen arabera, ostegun santutik larunbatera arte izan da okupaziorik handiena.
EITB MEDIA
Aste Santuko jaiegunetako batez besteko okupazioa (ostegunetik larunbatera arte) % 80koa izan da Euskadiko landetxeetan, Nekatur Euskadiko landa ostatuen elkarteak eskainitako datuen arabera. Lurraldeka, landetxeetako okupazioa % 81,68koa izan da Araban, % 75,42koa Bizkaian eta % 82,07koa Gipuzkoan.
Aste Santuko lau gauei erreparatuta (ostegunetik igandera), batez bestekoa zertxobait jaitsi da, % 74,36raino, eta % 68koa izan da asteazkenetik iganderaino.
373 landetxe ditu egun Euskadik, eta horietatik 229 Nekazalturismoa elkartekoak dira.
Donostia
Bestalde, Aste Santuko egun hauetan 15.000 bisitari kopuruaren muga gainditzea espero du Donostiako Aquariumak, 2023ko data berdinekin alderatuta, % 11,42 gehiago, hain zuzen ere.