Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Ostiral eguerdian gertatu zen erasoa, Lasesarre inguruan. Aparkatutako auto baten barruan zegoela, leihotik sartuta egin zioten eraso biktimari.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udaltzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, aipatu udalerriko Hiri Segurtasun eta Babes Zibileko Sailak jakinarazi duenez.

Ohar batean, Udalak azaldu du ostiral eguerdian gertatu zela erasoa, Lasesarre inguruan. Aparkatutako auto baten barruan zegoela, leihotik sartuta egin zioten eraso biktimari.

Biktimaren bikotekidea berehala bertaratu zen, eta Udaltzaingoari gertatutakoaren berri eman eta erasotzaileak nondik ihes egin zuen jakinarazi zion. Berehala harrapatu zuten agenteek, eta polizia-etxera eraman. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak