Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Dani Alves aske geratu da, milioi bat euroko fidantza ordaindu ondoren

Aurreikusita bezala, Ines Guardiola abokatuak lagunduta atera da espetxetik Alves, eta ez batak ez besteak ez dute adierazpenik egin, atean zain zituzten dozenaka kazetariren aurrean.

Dani Alves, espetxetik ateratzen. Argazkia: EFE
Dani Alves, espetxetik ateratzen. Argazkia: EFE
Dani Alves, espetxetik ateratzen. Argazkia: EFE

0:39

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dani Alves futbol jokalari brasildarra behin behinean aske geratu da gaur arratsaldean, 16:25 inguruan, Bartzelonako Auzitegian milioi bat euroko fidantza ordaindu ostean. Lau urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuen 2022ko abenduaren 30ean egindako bortxaketa batengatik, eta 2023ko urtarriletik dago preso.

Auzitegiaren gehiengoak (boto partikular bat egon zen, aske uztearen kontra) behin-behinean aske uztearen alde egin zuen asteazkenean, haren kontrako helegiteak (defentsak zein akusazioak aurkeztutakoak) argitu bitartean. Fidantza ordaintzeaz gain, Espainiako Estatutik ezingo du irten eta astero epaitegian agertu beharko du.

Joan den ostiralean, Fiskaltzak beste helegite bat aurkeztu zuen, futbolaria behin behinean libre uztearen kontra, baina horren gaineko erabakia datozen egunotan iritsiko da.

Aurreikusita bezala, Ines Guardiola abokatuak lagunduta atera da Bartzelonako Brians 2 espetxetik Alves, eta ez batak ez besteak ez dute adierazpenik egin, atean zain zituzten dozenaka kazetariren aurrean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Katalunia Indarkeria matxista Bartzelona Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak FC Bartzelona Matxismoa