Gizartea -

ITSAS SALBAMENDUA

Aita Mari Bilboko portura bidean da, 12. misioa amaitu eta Mediterraneoan 43 pertsona erreskatatu ondoren

Mediterraneotik bueltan, normalean, Valentziako Burriana edo Vinaros portuetara joan ohi da. Oraingoan, ordea, bi hilabete pasako ditu Bilbo eta Pasaia artean, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez.

Aita Mari ontziaren erreskatea, 12. misioan. Argazkia: Borja Abargues | @maydayterraneo
Aita Mari ontziaren erreskatea, 12. misioan
Aita Mari ontziaren erreskatea, 12. misioan. Argazkia: Borja Abargues | @maydayterraneo

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia Italiako Siracusa portutik Euskal Herrira bidean da, 12. misioa amaitu eta Mediterraneo erdialdean 43 pertsona erreskatatu ondoren.

Misio bakoitzaren amaieran, Aita Mari Vinarosko edo Burrianako (Castello) portura itzuli ohi da, baina oraingoan bi hilabete igaroko ditu Bilbo eta Pasaia artean.

Gobernuz kanpoko erakundetik azaldu dutenez, Aita Mari ontzia "puntuan jartzea" eta "eguneraketa" batzuk egitea izango da helburua. Halaber, crowdfunding kanpaina zabalik mantenduko du Bilboko portura iritsi arte.

2020tik Aita Mari Euskal Herrira itzultzen den lehen aldia izango da eta erakundeko kideek bisita baliatu nahi dute proiektua gizarteratzeko.

Itsasontziak Bilbon igaroko du lehen hilabetea, Itsasmuseum itsas museoaren ondoan. Handik Pasai San Pedrora mugituko da eta bertan beste hilabete emango du, Pasaiako Itsas Festibala jaialdiarekin bat eginez.

Aita Mari Siracusako portutik abiatu da, eta, eguraldia lagun, 15 egun beharko ditu Bilbora iristeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Migrazioaren albisteak Pasaia albisteak Italiako berriak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Aita Mari Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mediterraneo itsasoko kostaldea