Gizartea -

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da A-8n, Bilbo parean, lau kilometrorainoko auto-ilarak izan ostean

08:30 inguruan izandako istripu batek eragin ditu ilarak, Donostiako noranzkoan, Zabalbururako irteera parean. Ezkerreko eta erdiko erreiak itxita egon dira ia bi orduz, eta ilarak sortu dira. Ez da inor zauritu.

Bilbo, gaur. Argazkia: Bizkaimove
Bilbo, gaur.
Bilbo, gaur. Argazkia: Bizkaimove

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi autok elkarren kontra jo dute gaur goizean A-8 autobidean Bilbon (Zabalbururako irteera parean), Donostiako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, lau kilometrorainokoak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, 08:30 aldera izan da ezbeharra, eta ondorioz, ezkerreko eta erdiko erraiak itxi egin behar izan dituzte. 11:00ak aldera zabaldu dituzte, istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratu dituztenean.

Ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak