Gizartea -

Gertakaria

Atxilotu dute Orkoienen gizon bat ustez sastatu eta larri zauritu zuen pertsona

40 urte inguruko gizonezkoa larri zauritu zen atzo, birika parean labankada bat jaso ostean. Erasotzaileak ihes egin zuen, baina bart atxilotu du Foruzaingoak.

Foruzain bat atxiloketa bat egiten. Artxiboko argazkia: @policia_na
Foruzain bat atxiloketa bat egiten.
Foruzain bat atxiloketa bat egiten. Artxiboko argazkia: @policia_na

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bart atxilotu du Orkoienen (Nafarroa) gizon bat ustez sastatu eta larri zauritu zuen pertsona.

Gertakaria atzo arratsaldean, ostegunarekin, jazo zen udalerriko Saramago pasealekuan, okindegi baten atarian. Gizon batek labanaz eraso zion beste bati, eta ondoren, ihes egin zuen. 

Foruzaingoak erasotzailea bilatzeko dispositiboa ezarri zuen orduan, eta goizaldean atzeman dute gizona. 

Biktima, 40 bat urteko orkoiendarra, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean dago atzotik, larri

Herritar batzuek adierazi zutenez,  biktimak eta erasotzaileak elkar ezagutzen zuten. Erasoa gertatu den ingurua hesituta dauka Foruzaingoak. Bertara joan da herriko alkatea, gertatutakoaz galdetzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa