Gizartea -

NAFARROA

Indar Gorri taldeko 60 kide atxilotu dituzte, urriko Betis-Osasuna partidaren aurreko istiluengatik

23 pertsona atxilotu dituzte Sevillan eta 1 Madrilen. Nafarroan atxilotutako 60 lagunetako 20 karguekin aske utzi dituzte; gainerakoak datozen orduetan igaroko dira epailearen aurretik.

Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusia, Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Espainiako Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusia, Iruñean
Polizia Nazionalaren Buruzagitza Nagusia, Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

0:25

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko urriaren 23an Betis eta Osasuna taldeen arteko futbol partidaren aurretik bi taldeetako ultren artean Sevillan izandako istiluekin lotuta, 84 pertsona atxilotu ditu orain arte Polizia Nazionalak. Horietatik 60 Indar Gorri taldeko kideak dira. Gainera, 23 pertsona atxilotu dituzte Sevillan eta 1 Madrilen. 

Gaur beste atxiloketa bat egin ondotik, Polizia Nazionalak itxitzat eman du ostegun goizaldean Iruñean, Sevillan eta Madrilen abiatutako operazioa.

Atxilotuak epailearen aurretik igarotzen hasi dira. Nafarroan atxilotutako Indar Gorriko 61 kide horietatik 20 karguekin aske gelditu ziren atzo. Desordena publikoak eragitea eta liskar nahaspilatsu batean parte hartzea leporatu diete. Gainerakoak, berriz, datozen orduetan eramango dituzte epaile aurrera.

Auzia Sevillako 7. instrukzio epaitegiak hartu du bere gain.

Polizia Nazionalarekin lankidetzan, LaLiga akusazio partikular gisa aurkeztuko da. Ministerio Fiskalak, bitartean, kautelazko neurri gisa, kirol-eremuetara sartzeko debekua eskatu du atxilotuentzat, baina Iruñeko epaileak atzera bota du eskaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola 2024 Osasuna plantilla Iruñeko albisteak Nafarroa gaur Delituak azken ordukoa Epaiketak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa