Gizartea -

Gertakaria

Gizon batek beste bat sastatu eta larri zauritu du Orkoienen

Erasotzaileak ihes egin du. Erasoa 18:30 aldera gertatu da Saramago pasealekuan. Biktima, 40 bat urteko orkoiendarra Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute. Antza denez, biktimak eta erasotzaileak elkar ezagutzen zuten.

Orkoien (Nafarroa). Argazkia: Natxo Agerri Urtasun
Orkoien (Nafarroa). Argazkia: Natxo Agerri Urtasun
Orkoien (Nafarroa). Argazkia: Natxo Agerri Urtasun

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek labankada bat eman dio beste bati Saramago pasealekuan, Orkoienen (Nafarroa), okindegi baten atarian, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Erasoa 18:30ean gertatu da.

Biktima, 40 bat urteko orkoiendarra, larri zauritu da, birikaren parean labankada jaso ostean, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.

Erasotzaileak, Orkoiengo bizilaguna bera ere, ihes egin du furgoneta batean erasoaren ostean. Foruzaingoak bilaketa dispositibo bat zabaldu du hura atxilotzeko.

Herritar batzuek adierazi dutenez, antza denez, biktimak eta erasotzaileak elkar ezagutzen zuten. Erasoa gertatu den ingurua hesituta dauka Foruzaingoak. Bertara joan da herriko alkatea, gertatutakoaz galdetzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa