Gizartea -
M8
M8ko manifestazioen ordutegiak eta lekuak, "Gure bizitzekin negoziorik ez!" lelopean
Berdintasunaren aldeko, indarkeria matxistaren aurkako eta emakume palestinarrekiko elkartasunaren aldeko aldarrikapenak entzungo dira ostiral honetan Euskal Herriko kaleetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
EITB MEDIA
Araba
Gasteiz: 12:00etan Andre Maria Zurian, Ikasleen Sindikatuak antolatuta. 18:00etan Manifestazioa San Antonetik abiatuta.
Agurain: Eskualdeko manifestazioa 19:00etan San Juan plazatik. Lautadako Mugimendu Feministak deituta.
Amurrio: 19:00etan manifestazioa Juan Urrutia plazatik.
Guardia: 19:30 eskualdeko manifestazioa.
Kanpezu: 20:00etan, elkarretaratzea herriko plazan, Mendiandreak talde feministak deituta.
Laudio: 19:30ean manifestazioa plazatik.
Bizkaia
Bilbo: 12:00etan Arriagan, Ikasleen Sindikatuak antolatuta. 19:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta.
Barakaldo: 19:00etan Bide Oneratik.
Bermeo: 19:00etan Goiko Plazatik. Bermeoko Mugimendu Feministrak deituta.
Durango: 19:00etan Andra Maritik abiatuta M8 asanbladak antolatuta.
Getxo: 19:00 Manifestazioa Santa Eugenia plazatik hasita, Itzubaltzetako Talde Feministak deituta. eta ordu berean, 19:00etan Manifestazioa Telletxe plazatik hasita, Algortako mugimendu feministak deituta.
Markina-Xemein: 19:30etan Arkupetik.
Ondarroa: 19:00ean Alamedatik.
Gipuzkoa
Donostia: 18:30ean Antiguako tuneletik abiatuta.
Andoain: 18:30 Goikoplazatik manifestazioa. Andoaingo mugimendu Feministak deituta.
Arrasate: 19:00. Seber Altube plazatik abiatuta.
Irun: 18:15ean Santiago Zubitik. M8 Asanbladak deituta.
Lazkao: 19:00etan Goierri mailako manifestazioa.
Oiartzun: 18:30ean plazatik.
Tolosa: 18:30 plazan. 'Gure bizitzekin negoziorik ez!' manifestazioa.
Zarautz: 19:00etan anbulatoriotik abiatuta manifestazioa, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
Nafarroa
Iruñea: 19:00etan Antoniuttitik abiatuta.
Altsasu: 19:00etan Foru plazan. Itaiak deituta.
Lakuntza: 18:00etan plazan. Itaiak deituta.
Tutera: 20:00etan Foruen plazan elkarretaratzea.
Ipar Euskal Herria
Baiona: 18:00etan Udaletxe plazatik.
Euskal erizainek manifestazioa egingo dute M8an
Euskadiko erizainak martxoaren 8an aterako dira kalera, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, "nazkatuta" daudela adierazteko, pairatzen duten "diskriminazio" egoeragatik eta administrazioen "interes ezagatik", "nahiz eta osasun-sistemaren lan- eta lanbide-indar handia izan".
Satsek deituta, erizainek elkarretaratzea egingo dute datorren ostiralean Txagorritxuko (Gasteiz) eta Donostiako ospitaleen eta Portugaleteko (Bizkaia) Repelegako Osasun Zentroaren aurrean, sindikatu horrek jakinarazi duenez.
Aurten ere, zaintza erdigunera
Aurtengo argudioak 2023ko M-8aren eta joan den azaroaren 30eko greba feminista orokorraren ildoari jarraitzen dio: manifestazioaren goiburua eta ardatz nagusia zaintza publikoen sistema duinaren defentsa izango da.
Bereziki, zainketen aurrean emakumeen egungo egoera salatu nahi dute, eta beharrezko neurriak hartzeko eskatu, baita manifestazioetan parte hartzeko deia egin ere. Zaintzarako eskubide kolektiboa eskatzen dute, eta zaintza-sistema "publiko eta komunitario" bat eskatzen dute, zaintza-lanak "merkatu-nitxo" bihurtzeari utz diezaioten. Ildo horretan, "sistema heteropatriarkal kapitalista" salatu dute, "emakumeen lan-indarra esplotatzen duena, bai etxean, bai enpleguan". Mugimendu Feministak azpimarratzen du emakumeek "doan eta inolako errekonozimendurik gabe" egiten duten lan horrek "zuzenean prekarietatera eta etengabeko zapalkuntza-egoeran bizitzera" kondenatzen dituela.
Halaber, aurten oso gogoan izango dira emakumeek beren egunerokoan jasaten dituzten indarkeria-motak ere, eta keinu berezia egingo zaie era guztietako bortizkeria pairatzen ari diren emakume palestinarrei.