Gizartea -

Eguraldia

Hotza eta euria asteari ekiteko, baina eguzkia eta hego-haizea asteazkenetik aurrera

Asteburua amaituko den bezalaxe hasiko da datorren astea. Nahiz eta astelehen goiza lehorra izango den, arratsaldean fronte hotza sartuko da eta euria ekarriko du.

Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre
Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre
Gasteiz. Argazkia: Guillermo Agirre

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldi traketsarekin hasiko dugu astea, euriarekin eta hotzarekin, baina asteazkenean egoera irauli eta eguzkia nagusituko dela iragarri du Euskalmetek.

Astelehenean, tenperaturak gora egingo du, eta euria egunaren bigarren partean. Egunaren lehen partean tanta batzuk egin ditzakeen arren, ostarte batzuk irekiko dira eta haizeak hego-mendebaldetik joko du zakar samar. Haizearen eraginez, tenperatura maximoak igo egingo dira. Arratsaldean, ordea, haizeak mendebal ipar-mendebaldera egingo du berriro, zerua estali egingo da, tenperaturak behera egingo du eta euritara joko du. Euri gehien isurialde atlantikoan egingo du. Gauean, elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan egongo da. Barnealdeko bailara batzuetan, izotza egin dezake.

Asteartean, bereziki ipar-ekialdean, euri txikia egingo du, batez ere egunaren lehen partean eta eguerdi inguruan. Hegoaldean ez dugu euririk espero, eta ostarteak izango dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, gauean baretu egingo da eta hegoaldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira. Barnealdeko zenbait lekutan, izotza egingo du egunsentian.

Asteazkena oso eguzkitsua izango da eta tenperaturak gora egingo du hego-haizeari esker. Ostegunean eta ostiralean, bide beretik jarraituko du, baina eguraldia nahasi egingo da astebururako.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa