Gizartea -
Bizkaia
Gaztelugatxeko sarbideak martxoaren 8an irekiko dituzte berriro, behin obrak bukatuta
2021eko urtarrilean han izandako lur jausiak kaltetutako segurtasun hesiei azken ukitua eman behar diete oraindik. Hori dela eta, irlaraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da.
EITB MEDIA
Bizkaiko Foru Aldundiak martxoaren 8an irekiko ditu berriro Gaztelugatxeko sarbideak, dagoeneko bukatu baitute, segurtasuna bermatze aldera, han egin duten obraren zatirik garrantzitsuena. Oraindik, baina, azken ukitua eman behar diete 2021eko urtarrilean izandako lur jausiak kaltetutako segurtasun hesiei.
Arrazoi hori tarteko, irlaraino iristen den bidearen azken zatia hesituta egongo da denbora batez, nahiz eta oinezkoek handik pasatzeko aukera izango duten.
Guztira, 915.536,96 euroko inbertsioa egin du Aldundiak "gune turistiko hori bisitatzen duten eta inguru horretan lan egiten duten pertsonen segurtasuna hobetzeko".
Aurrekontu horren zatirik handiena, 407.144,59 euro, harmailadia konpontzeko baliatu dute.