Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Oloten

Ustezko erasotzailea, 56 urteko gizona, ospitalean hil da, bere buruari egindako lesioen ondorioz.

Esquadra Mossoak Gironako Olot herrian. Argazkia: EFE
Esquadra Mossoak Gironako Olot herrian
Esquadra Mossoak Gironako Olot herrian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko gizon batek bikotekide ohia, 37 urteko emakumea, hil zuen atzo Gironako Olot herrian, Esquadra Mossoek gaur baieztatu dutenez. Ustezko erasotzailea ospitalean hil da, bere buruari egindako lesioen ondorioz. 

Iturri horren arabera, atzo arratsaldeko lehen orduan jaso zuten abisua Oloteko etxebizitza batean emakume bat hilotz zegoela esanez. Halaber, gorpuak indarkeria zantzuak zituen.

Etxebizitzara bertaratu ziren agenteek biktimaren gorpua aurkitu zuten bertan. Halaber, 56 urteko gizona larri eraman zuten ospitalera eta bertan hil zen, bere buruari egin zizkion lesioen ondorioz.

Oloteko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu. Halaber, hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute, gaur, 18:00etan, udaletxe aurrean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Indarkeria matxista Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur