Gizartea -
Trafikoa
A-8a ireki dute Muskizen, Irungo noranzkoan, ordubetez ilarak sortu dituen istripuaren ondorioz
Istripua 136. kilometroan gertatu da. Hasiera batean errepidea erabat itxita egon da, baina errei guztiak ireki dituzte geroago.
EITB MEDIA
A-8a zabaldu dute berriro, 12:00etan, Muskiz parean, Irungo noranzkoan, izandako istripuaren ondorioz ordubete luze itxita egon ostean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, errei guztiak ireki dituzte eta auto-ilarak amaitu dira.
Istripua A-8 autobideko 136. kilometroan gertatu da, Irungo noranzkoan. Hasiera batean, errepidea itxita egon da istripuaren ondorioz. Ondoren, errei bat ireki dute ibilgailuei bidea emateko, eta, azkenik, 13:40an, berriro ireki dute errepidea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea