Gizartea -

TRANS LEGEA

Elaxar Lersundi: "Legea ondo aplikatzea espero dut, guk sufritutakoa inork gehiago pairatu ez dezan"

Ekai Lersundi Ondarroako gazteak orain sei urte egin zuen bere buruaz beste, eta gaur bere aitak, Elaxar Lersundik, adierazpenak egin du Legebiltzarrean, Trans Legearen erreformaren bozketa dela eta.

Elaxar Lersundi. EITB
Elaxar Lersundi.  EITB
Elaxar Lersundi. EITB

1:16

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekai Lersundi Ondarroako gazteak orain sei urte egin zuen bere buruaz beste, eta gaur bere aitak, Elaxar Lersundik, adierazpenak egin du Legebiltzarrean, Trans Legearen erreformaren bozketa dela eta. Arau berria "gizartean ondo aplikatzea" espero duela esan du, "oraindik egiteko lan handia dagoelako"

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Elaxar Lersundik aitortu du "emozioz" beteriko eguna izan dela, bozketa Ekaik bere buruaz beste egin zuela sei urte igaro direnean iritsi baita. "Hau berari eta borrokan ari garen guztioi zuzenduta dago, gertatu zitzaiguna familia gehiagori ez gertatzeko", esan du.

Ildo horretan, lege horren erreforma "paper bustian ez geratzea" eta gizartean behar bezala aplikatzea espero duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa argazkiak Albisteak LGTBI+ azken ordukoa Umeak azken ordukoa