Gizartea -

TRAFIKOA

Hiru pertsona zauritu dira Arroitzen, nekazarien protestak eragindako auto ilaretan izandako istripuan

Furgoneta batek auto ilaren ondorioz geldirik zeuden bi ibilgailuren kontra jo du eta hiru pertsona zauritu dira. Hiru horietatik bi larri eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta hirugarrena zauritua Lizarrako Ospitalean artatu dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira, horietako bi larri, A-12 autobidean Arroitz parean, nekazarien protestak eragindako auto ilaretan izandako istripuan.

Ezbeharra 11:40 aldera gertatu da A-12 autobidean, Iruñera bidean. Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera, furgoneta batek geldirik zeuden bi ibilgailuren kontra talka egin du.

Hiru zauritu horietako bi Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, larri. Halaber, hirugarren zauritua Lizarrako Ospitalean artatu dute.

Guardia Zibila eta Foruzaingoa istripuaren tokira joan dira, gertaturikoa argitu eta ibilgailuen joan-etorria bideratzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritza Lan gatazkak azken ordukoa Abeltzaintza azken ordukoa Trafiko istripuen biktimak